Zuhaitzaren eguna ospatuko dute otsailaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 14a, 07:30

Berako Zuhaitzaren Eguna, joan den urtean.

Larunbatean 10:00etan dute hitzordua Toki Ona kiroldegian eta gero Agerrako parkean landatuko dira zuhaitzak

Ohiturari eutsiz, Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak eta Manttale kirol taldeak Zuhaitzaren Eguna antolatu dute, Udalaren laguntzarekin.  Toki Ona kiroldegian egin dute hitzordua otsailaren 16an, larunbat goizeko 10:00etan.

Bertatik mendi ibilaldi ttiki bat aterako da, Agerra auzoan bukatuko dena. 11:15ean hasita, Agerrako parkean zuhaitzak landatu eta gero, merendua banatuko dute parte hartzaileen artean, Ehiza eta Arrantza Elkartera bueltatzen direnean. Bakoitzak bere aitzurra eramatea eskatu dute antolatzaileek.

Euria eginen balu, Zuhaitzaren Eguna hurrengo larunbatean eginen da, otsailaren 23an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun