Patata Tropikala taldeak ‘Denboraren Taupadak’ antzezlana eskainiko du otsailaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 13a, 18:27

Igandean 17:00etan Harriondoa Kultur Etxean

Patata Tropikala taldearen Denboraren Taupadak antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 17an, igandean 17:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. 4 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoendako egokia den emanaldirako sarrera 3 euro gostako da.

Sinopsia: Fabrika zaharra dagoen tokira, neska bat iritsi da bere maletarekin. Odei du izena. Baina, bertan zerbait arraroa gertatzen ari da… Guztiak haserre bizi dira. Ez dute denborarik ezertarako. Mari Ipuin kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da. Hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun