Beti Gazteko mutilak bigarren izan dira 600 kiloko lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 11a, 18:00
Beti Gazteko neskak heldu den larunbatean hasiko dira Euskadiko txapelketan, 500 kiloko lehen jardunaldian.

Emakumezkoetan, Euskadiko txapeldun suertatu da Laukizko Gaztedi, 540 kiloko kategorian

680 eta 640 kiloko txapeldun suertatu ondotik, Euskadiko sokatira txapelketan 600 kiloko lehen jardunaldia jokatu zuten larunbatean Txurdinagan (Bilbon) Beti Gazteko mutilek. Bigarren izan ziren, Laukizko Gaztediren gibeletik.

Lesakarren ondotik, Murueta, Ibarra, Ñapurrak, Berriozar eta Antsoain sailkatu ziren lehen sailkapen jardunaldian.

Emakumezkoen 540 kiloko hirugarren eta azen jardunaldia ere jkkatu zuten. Berriz ere Gaztedi gailendu zen eta ondorioz, pisu honetako txapela eraman zuten Laukizera.

Heldu den larunbatean, otsailak 16, Bizkaiko Berrizko kiroldegian 17:00etan jokatuko dute 600 kiloko bigarren jardunaldia gizasemeek eta 500 kiloko lehenbizikoa emakumeek. Honetan bai, lehian sartuko dira Beti Gazteko neskak ere. Antsoain eta Txantrea nafarrak, Badaiotz arabarrak, Gaztedi bizkaitarrak eta Ibarra gipuzkoarrak izanen dituzte arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun