«Kontsumoa parrandarako osagaietako bat izan daiteke edo ez», oroitarazi dute, «norberak erabaki behar du zer, nola eta norekin nahi duen». Adin ttikikoek kontsumoa «legez galarazia» dutela eta «ongizaterako ez zaiela komeni» ere azpimarratu dute. Horrekin batera, ezetz erratea «aukera zilegia eta errespetatu beharrekoa» dela nabarmendu dute eta «baietza erranez gero, kontsumo arduratsua» egiteko ohartarazi dute: «Zaindu etxerako itzulera, ez egin nahasketarik, bestari neurria hartu, momentu pertsonal onenean ez badauze bereziki zaindu zure erabakia, ez utzi laguna bakarrik, hartu atseden…». Parrandak «bertzelako osagaiak» badituela ere adierazi nahi izan dute: «lagunekin egotea, mozorrotzea, ligatzea, dantzatzea...». Laburbilduz, «ongi pasa pasatu gabe».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!