Arantzako inauteriak otsailaren 14tik 16ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 12a, 06:30
Eskolako neska-mutikoak ere puxka puxka ibiliko dira ortziralean.

Mozorro zuriek ortzegun goizean eginen dute bisita eskolara, baserri auzoetara puska biltzera abiatu aitzinetik

Arantzako inauteriak ospatuko dituzte otsailaren 14tik 16ra. Ohiturari eutsiz, ortzegunean eskolara bisita eginen dute mozorro zuriek eta bizkarrekoak paratu ondotik, baserriz baserriko puska biltzeari ekinen diote, inauteriak hasteko. Ortzirale arratsean bertso afaria eta emakumeen afariak izanen dituzte eta larunbatean herri-kirol erakustaldia.

Otsailak 14, ortzeguna

09:00etan Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan. Ondotik eskolara bisita, bizkarrekoak paratzeko. Segidan bi taldetan banatuta Mozorro Zuriak lau baserri auzoetara joanen dira Beñat eta Andoni Mitxelena akordeoilariekin. Egun osoan baserriz baserri eskean ibiliko dira. Arratsaldean eskolan inauterietako besta. Arratsean Mozorro Zurien afaria Primi ostatuan.

 

Otsailak 15, ortziralea

Goizean Mozorro Zurien gosaria Primi ostatuan. Ondotik herrian barna etxez etxe ibiliko dira Mozorro Zuriak akordeoilariekin. Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Pabloenea jatetxean. Egun osoan eskolako neska-mutikoak puxka puxka baserriz baserri eta etxez etxe ibiliko dira. Arratsean bertso afaria eta Emakumeen Afaria Aterpean Sebastian Lizaso eta Angel Mari Peñagarikanorekin. Gauerditik aitzinera dantzaldia Beñat eta Fernandorekin.

 

Otsailak 16, larunbata

Eguerdian Mozorro Zurien bazkaria Burlada jatetxean. 17:00etan haur, gazte eta heldu mozorrotuen kalejira. Ondotik txokolatada eta musika. Ilunabarrean herri-kirol erakustaldia frontoian (Baztan-Bidasoa Herri Kirol Taldearen eskutik). Arratsean Mozorro Zurien afaria Ekaitza Elkartean. Gauerditik aitzinera Obaneuke taldearekin dantzaldia Gorapean.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun