Berako Zahar Etxetik sagardotegira bisita egin dute aurten ere

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 11a, 12:00

San Jose Zahar Etxeko bizilagunek zazpigarren urtez Ibardingo Mendiko sagardotegiaren gonbidapena gogo onez hartu dute.

Ibardingo Mendiko sagardotegiak gonbidatuta joan ziren

Berako San Jose Zahar Etxekoek aurten ere sagardotegira bixita egin dute, zazpigarren urtez segidan, Ibardingo Mendiko sagardotegiko Ignacio Irazokik egindako gonbidapenari erantzunez. Bertako sukaldeko jaki goxoak dastatzeko eta nola ez, neurrian sagardoa txotxetik edateko aukera izan zuten.

San Jose Zahar Etxeko bizilagunek erakutsi dute adina ez dela oztopo mahai inguruan giro onean biltzeko eta Mendiko sagardotegiko zuzendaritza eta langileak eskertu nahi dituzte, aurten ere beraiekin izandako detailea, egoitzatik kanpo ateratzeko eta giro onean kantari aritzeko aukera eskaintzen baitzaie adinekoei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun