Pauso eta Salto! gazteentzako udaleku ibiltaria antolatu du UEMAk

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 8a, 19:00
14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako udalekua da.

Usurbiletik Arantzara ibilbidea eginen dute gazteek ekainaren 26tik 30era

Usurbiletik Arantzarako ibilbidea eginen duen Pauso eta Salto! gazte topaketa antolatu du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. Udalekuok ekainaren 26tik 30era izanen dira eta 14 eta 18 urteko gazteei zuzenduta dago. Izen ematea martxoaren 31a arte egin daiteke.

Elkar ezagutzeaz eta ongi pasatzeaz gain, elkargune horren xede nagusietako da nerabeak euskal hiztun gisa sentsibilizatzea, kontzientziatzea, aktibatzea eta ahalduntzea, UEMAk azaldu duenez, “euskaraz bizi, sortu, elkarbanatu eta euskararen arnasa zabaltzeko agente bilaka daitezen”.

Honakoa izanen da lau eguneko ibilbidea:

1.eguna, asteazkena: Usurbil-Oiartzun.
2.eguna, osteguna: Oiartzun-Bera.
3.eguna, ostirala: Bera-Arantza.
4. eta 5. egunak, larunbata eta igandea: Arantza.

Izena emateko hiru modu daude:

uema.eus webgunean
-943 816699 zenbakian
Diptikoan eskatzen den informazioa bete eta hona bidalita:
UEMA · Enparan kalea 1, 2a 20730 Azpeitia, Gipuzkoa
edo hezkuntza@uema.eus

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun