Musikari ttikiak tailerrerako izen emateko epea irekiko du Berako Musika Eskolak

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 8a, 20:00

Aurten lau urte beteko dituzten haurrei zuzendutako musika tailerra antolatu du Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolak.

Aurten 4 urte beteko dituzten haurrei zuzendua, otsailaren 11tik 26ra apuntatu daiteke

Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak, Berako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz ‘Musikari ttikiak’ musika tailerra antolatu du, 2015ean jaiotako haurrei zuzendua. Izena emateko epea otsailaren 11tik 26ra irekiko da.

Matrikularen prezioa 35 eurokoa izanen da eta plaza mugatuak dira. Berako haurrek lehentasuna izanen dute. Hain zuzen, 45 minutuko lau saio eginen dira Musika Eskolan martxoaren 15, 22 eta 29an eta apirilaren 5ean, ortzirale arratsaldetan (ordutegiak matrikularen arabera egokituko dira). Klaudia Oyarzun, Aralar Udal Musika Eskolako irakasleak emanen du ikastaroa. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da (astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara).

Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza landuko dute. Tailerren ikuspen globala hagitz zabala da, bertan ikasleen kapazitate espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatuko dituzte eta kantuen errepertorio egokia ere landuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun