Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen azoka eginen dute Beran otsailaren 9an

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 8a, 07:30
Rikardo Baroja eskolako arkupetan izanen da azoka.

Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:00etatik 13:30era eskolako arkupeetan

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen hilabeteroko merkatua izanen da otsailaren 9an, hilabeteko bigarren larunbatean 10:30etik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupeetan. 

Gure inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosteko aukera izanen da. Gasnak, ogia, Euskal xerriaren produktuak, eztia, arraultzak, sagardoa, zukua, ukenduak eta bertze hainbat produktu izanen dira. Berako Udaletik adierazi dutenez, «Beratar eta bisitariak animatzen zaituztegu pausu bat ematera tokiko garapenaren alde eta erosketa kalitateko bertako produktu osasuntsuekin egitera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun