«Elkartasun falta sumatzen dut»

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 10a, 19:00
Mertxe De Benito, Lesakako jubilatua.

Mertxe De Benito                                

Lesaka I 2016an jubilatua

Jendearen aldetik «elkartasun falta» sumatzen du De Benitok: «jendea ez da mugitzen. Gazteak ez dira ohartzen euren etorkizuna okerragoa dela». Beharra dutenek «protestatu nahi ez izatea tristea» dela dio. Bereziki emakumeak «larri» ikusten ditu, «etxetik kanpo lan egin ez eta minimoa kobratzen dutenak». Politikariek «promesekin ahoa betetzen» dutela salatu du: «poliki-poliki gure eskubideak kentzen ari dira. Jendea konforme dago, ez du ikusten eskubide guztiak galtzeko arriskua dugula». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun