Gurasoen lanbideen berri izaten ari dira Lesakako Tantirumairu ikastolan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 5a, 13:00

Lesakako Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleak jarduera berezi bat egiten ari dira klase-orduetan. Beraien gurasoen lanbideen berri izaten ari dira bi aste hauetan. 

Hori dela eta, postaria, etxekoandrea, irakasleak, dendariak, kazetaria, harreragileak, elektrikaria, kirol koordinatzailea, bulegariak, dantza irakaslea, bandako zuzendaria, ingeniaria, mekanikaria, elektronikoa, banketxeko langilea, soldadore muntatzailea, natur parkeko langilea, geografoa, zahar-etxeko langilea eta  dekoratzailea pasatuak dira ikasgelatik eta ikasleek adi entzun dituzte gelakideen gurasoen ofizioen berri eta galdera zorrotzak ere egin dizkiete guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun