Gazteen herri kirol txapelketa antolatu du Beti Gaztek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 5a, 09:00
12 eta 16 urte arteko neska-mutikoak herri kiroletan aritzeko aukera izanen dute txapelketa honetan.

Gaur izanen da izena emateko hondarreko eguna 

2003 eta 2008 urteen artean jaiotako neska-mutikoei zuzendua gazteen herri kirol txapelketa antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak.  Apuntatzeko azken eguna otsailaren 5a izanen da. Horretarako eta zalantzak argitzeko telefono hauetara deitu behar da: 629 532854 (Aitziber) edo 662673910 (Ane). Izena ematea 7 euro gostako da.

Txapelketa bortz jardunalditan jokatuko da martxoaren 17an hasi eta apirilaren 14ra bitarte, igande goizetan, 11:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun