Santa Ageda bezpera ospatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 5a, 07:30

Azken urteotako ohiturari eutsiz, Santa Ageda bezpera ospatu zuten otsailaren 4an Beran. Labiaga ikastolako ikasleak, gurasoak, atatxi-amatxiak, irakasleak eta ikasle ohiak herriko karriketan barna ibili ziren, Iban Garro lesakarra eta Julen Zelaieta beratarra bertso-koplak kantatzen zituzten bitartean. Baserritar jantzik jantzi, musika-tresnak astindu eta makilak joz girotu zituzten bazterrak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun