Karrizkaz karrika ibili dira eta Andra Mari Zahar Etxekoak bisitatu dituzte
Otsailaren 4an, astelehenean Santa Ageda bezpera ospatu dute Lesakako Tantirumairu ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasleek, aurtengoan ere ikastetxeko txistulari eta atabalarien doinuen laguntzarekin. Herrian barna kalejiran ibiltzeaz gain, Andra Mari Zahar Etxekoak ere bisitatu dituzte.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.