Arantzako Mendi Lasterketan izena emateko epea zabaldu dute

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 5a, 08:30
Lasterkariak duela bi urte egin zen mendi lasterketan Bulatxikin, Zepurura bidean.

Martxoaren 31n eginen da lasterketa eta aurtengoa hirugarren edizioa izanen da. Izena emateko www.kirolprobak.com atarian egin behar da.

Herriko plazatik (275 m) abiatu eta Zepuru (715 m), Illurdi (1.072 m), Ekaitza (1.040 m), Ibintza (1.032 m) eta Oilargata gainak (660 m) igaro eta herria izanen du helmuga 20 kilometroko distantzia eta 1.300 metroko malda duen lasterketak.

Lasterketa 09:30ean abiatuko da eta sari banaketa 13:30ean izanen da. Dortsalak, berriz, egun berean, 08:00etatik 09:00etara hartu beharko dituzte. Izena emateko epea irekia dago eta interesa dutenek www.kirolprobak.com atarian egin beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun