640 kiloko Euskadiko txapelketa ere irabazi du Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 4a, 11:01
Beti Gazteko mutilak txapeldun Ibarran, 640 kiloko Euskadiko txapelketaren finalean. Argazkia: Xagu-Lesaka

Otsailaren 2an Ibarran jokatutako finalean tiraldi guztiak irabazi zituzten lesakarrek

Lesakako Beti Gazte sokatira taldeko mutilek Euskadiko 640 kiloko txapelketa irabazi dute, otsailaren 2an Ibarran jokatutako finalean nagusitu ondotik. Lesakarrek tiraldi guztiak irabazi zituzten. Bigarren Ibarra (Gipuzkoa) izan zen, hirugarren Murueta (Bizkaia) eta laugarren Zuraide (Lapurdi).

Beti Gazte zortziko honekin lehiatu zen 640 kiloko txapelketaren finalean: Karmelo Mitxelena, Joxe Angel Mitxelena, Mikel Apeztegia, Alejo Sarobe, Beñardo Iantzi, Beñat Ordoki, Eneko Saldias eta Gerardo Telletxea, Pascual Taberna eta Unai Gurrutxaga erakusle zituztela.

680 eta 640 kiloko txapelak irabazi ondotik, heldu den larunbatean Bilbon 600 kilokoan lehiatzen hasiko dira Beti Gazteko mutilak. Egun horretan, emakumezjoen 540 kiloko azken jardunaldia ere jokatuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun