Zinema saio bikoitza izanen dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko ots. 1a, 07:30
'Handia' filma ezaguna eta saritua ikusteko aukera izanen da.

Teresa eta galtzagorria eta Handia filmak ikusi ahal izanen dira

Lesakako Tantirumairu Ikastola zinema arratsaldeak antolatzen hasi zen iaz, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Aurten, Irain eskolako gurasoekin batera antolatuko dute. Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskainiko dituzte, baina oraingoan, hileko lehen igandean, otsailaren 3koa izanen da urteko lehen saioa. Lehenbiziko saioa 16:30ean izanen da eta bigarrena 18:00etan.

Otsailaren 3an, igandean 16:30ean ‘Teresa eta Galtzagorria’ filma eskainiko dute, 3 eta 9 urte arteko neska-mutikoentzako egokia. 18:00etan, berriz, ‘Handia’ filma ezaguna eskainiko dute, 12 urtetik goitikoei zuzendua. Emanaldi bakoitzaren sarrera 2 euro gostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun