Dama taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 2an Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 31a, 13:00
Dama taldeak joko du larunbat arratsean Katakun.

Larunbatean 23:00etan hasita Kataku herri ostatuan

Dama taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 2an, larunbatean 23:00etan hasita Berako Kataku herri ostatuan.  Bortziriak, Malerreka eta Baztan elkartzen dituen taldeak egurra banatuko du larunbatean Katakun neguari aurre egin asmoz.

 

Txomin Sapuppo, Ramontxo Etxebeste, Jones Agara eta Iker Plaza dira dagoeneko hiru diska dituen Damaren partaideak. Azken diskaren aurkezten dabiltza orain han eta hemen Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun