Aurten Ainhoan eginen den Herri Haitadan parte hartzeko deialdia egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 30a, 14:00
Herri Aitadako sari banaketa, iaz Saran.

Maiatzaren 18an eginen den elkarretaratzerako jendea behar dute

Zugarramurdi, Etxalar, Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Bera herrien arteko egun pasa eder eta polita, elkarren arteko harremana sendotzeko antolatzen den eguna da Herri Aitada. Joan den urtean egin zen lehen edizioa Saran eta aurten bigarrena eginen dute Ainhoan maiatzaren 18an. Bertan parte-hartzera animatzeko deialdi berezia egin dute Beran.

Lehiaketa eta jokoen bitartez parte hartzen da Herri Aitadan, bakoitza bere herria ordezkatuz: koxkor biltzea, sokatira, arpana, mendi bizikleta itzulia, lasterkaldia, dantza, mus jokoa, bertsoak, sukaldaritza... eguna borobiltzeko, afari eder bat antolatzen da, musika eta kontzertua barne.

Guzti honetarako herritarren parte hartzea nahitanahiezkoa da eta Beran parte hartzera animatzeko deialdi berezia egin dute: «Izena ematea lehenbailehen egin beharko litzateke, mendi bizikleta eta herri kiroletarako jende faltan gaude eta beraz, gure parte-hartzea kolokan dago».

Izen emateko deitu edo washapa jarri telefono honetara: 680 338 153

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun