Beti Gazte bigarren izan da Euskadiko 640 kiloko sokatira txapelketako bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 28a, 18:00
Beti Gazteko tiralariak, tiraldi bati ekin aitzinetik igandean Laukizen.

Halere, otsailaren 2an Ibarran jokatuko den pisu honetako azken jardunaldirako sailkapen nagusiko buruan dira lesakarrak 

Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketan gizasemeen 640 kiloko kategoriako bigarren jardunaldia jokatu zuten igande goizean Laukizen (Bizkaia). Lesakako Beti Gazteko zortzikotea bigarren izan zen, Bizkaiko Muruetaren gibeletik.

Muruetak tiraldi guztiak irabazi eta 5 puntu eskuratu zituen; Beti Gazte bigarren izan zen 4 punturekin, Muruetaren kontra galdu eta bertze tiraldi guztiak irabazita. Zuraidek 3 puntu eskuratu zituen Ibarrak 2 eta Asturiasko 6 Conceyos taldeak puntu bakarra. Kategoria honetan otsailaren 2an, larunbatean jokatuko dute hirugarren eta azken jardunaldia Ibarran (Gipuzkoa) eta bertan erabakiko da txapelduna. Sailkapen nagusiaren buruan Beti Gaztek segitzen du, 10 punturekin; Murueta bigarren da 9,5 punturekin, Ibarra hirugarren 6,5 punturekin, Zuraide laugarren 6 punturekin eta 6 Conceyos bosgarren 2 punturekin.

Emakumezkoen 540 kilokoan, Gaztedik 4 puntu eskuratu zituen, Badaiotzek 3 eta Ibarrak eta Txantreak berdindu egin zuten (1,5 puntu).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun