«Helduok emozionalki lagundu eta aditu egin behar diegu haurrei»

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 27a, 12:00

Ramoni Ordoki, Lesakako psikologoa.

Ramoni Ordoki psikologoa (Lesaka)

«Emozionalki lagundu eta haurrek erraten dutena aditu» behar dela uste du Ordokik, «ttikiak direnean, helduoi dagokigu autoestimua indartzeko erremintak ematea». Baina «aditzeak ez du erran nahi dena onartzeak», gaineratu du, «zerk balio duen eta zerk ez erakutsi behar zaie». 

Haurra «maitatua sentitzea» da «baliotsua» dela erakusteko gakoetako bat. «Errieta egiterakoan, egin duena kritikatu behar da, eta ez bera bere osotasunean. 'Ez zait batere gustatzen hori nola egin duzun' erranez zuzendu behar diegu, eta ez 'desastre bat zara'». Emozioek «garrantzi haundia» dutela eta, «zerbait gaizki atera zaiolako ezin duela sentitzen hasten bada, antsietate haundia senti dezake, eta gauza berrien aitzinean, hala sentituko da, edo haserre, ez ateratzeko beldurrez». Halakoetan «ttikitatik lagundu» behar zaiela dio, «gai direla erakutsiz». Haur baten «beharrik haundiena seguru sentitzea» da bere ustez, eta hori «maitatua sentiaraziz, mugak jarriz eta ardurak emanez, baina aldi berean, libertatea eskainiz ere lortzen da». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun