Nafarroako rally txapelketetako sariak banatu dituzte Murtxanten

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 12:00

Asfaltoko podiumean, Joseba Beola eta Joxelu Iratzoki garaile eta Xabier Andueza kopiloto lesakarra hirugarren.

Asfalto gainean Joseba Beola beratarra izan da onena eta lur gainean, Iñaki Ubiria lesakarra

Nafarroako Automobilismo Federazioak urteko sari banaketa egin du urtarrilaren 19an Murtxanteko Kultur Etxean. Aipatzekoa da Nafarroako rally txapelketan txapeldun suertatu direla Bortzirietako gidariak: asfalto gainean Joseba Beola beratarra, Joxelu Iratzoki igantziarra kopiloto zuela eta lur gainean Iñaki Ubiria. Junior mailan ere, Berako Joseba Pikabea izan da onena asfalto gainean.

Asfalto gainean, 2018ko zortzi karreretatik zazpi (Sonserrano, Kontrabandistak, Fitero, Lesaka, Irurtzun, Malerreka eta Callaghan) irabazi dituzte Beolak eta Iratzokik, beraz, jaun eta jabe izan dira. Garesen bakarrik ez zuten irabazi, matxura batengatik proba utzi behar izan baitzuten. Bigarren Aitor Aristregi eta Mikel Izko izan dira eta hirugarren Iñaki Zozaya, Lesakako Xabier Andueza Petrirena kopiloto zuela.  Joseba Pikabea beratarra izan da junior mailako gidaririk onena.

Lur gainean, berriz, Iñaki Ubiria gidari lesakarra izan da irabazlea. Sei proba puntuagarrietako (Torres, Autol, Nafarroako Zirkuitua, Allo, Borja eta Korella) bakarr irabazi du, baina bere erregulartasunak saria izan du eta 167 puntu pilatu ditu. Iñaki Texeira bigarren izan da 160 punturekin eta parte hartu duen emakume bakarra, Beran jaio eta Lesakan bizi den Banesa San Juan hirugarren izan da, 94 punturekin. Lehen aldia zuen San Juanek gidari lanean.

Mendiko txapelketako sariak ere banatuko dituzte larunbatean Murtxanten. Turismo klasean Lesakako Artiga Sport eskuderiko Saxoarekin txapeldun izan da Iruñeko Daniel del Villar eta Ilargi Sport eskuderiako Asier Almandoz irundarra bigarren. Mendian, formula librean, hirugarren izan da Doneztebeko Xabier Zubeldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun