Urteko batzarra ilbeltzaren 26an izanen du Igantziko Biltokik

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 24a, 08:45
Azken boladan jendetsuak suertatzen ari dira Igantziko Biltokiko batzarra. Horregatik, larunbatekoa ere Baratzondon eginen dute. Argazkia: Oskar Txoperena

Larunbatean 20:30ean Baratzondon dute hitzordua

Bilerak pilatzen ari zaizkie Igantziko Biltokiko bazkideei. Larunbat honetan, ilbeltzak 26, ohiko batzar nagusia izanen dute Baratzondon, 20:30ean. Urteroko gaiak ukituko dira, baina barne araudiko zenbait atal berritzeko proposamena izanen da gai nagusia, azken aldian hizpide duten egoitzaren aldaketarekin batera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun