Lesakako elkartasun zozketako saski erraldoia 4221 zenbakiari egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 23a, 19:00
Herriko saltoki eta ostatuek emandako produktuekin osatutako saskia Arrano ostatuan ikusgai dago.

Arrano ostatuan saldua da baina oraindik ez da saridunik agertu

Urtero bezala, herriko saltoki eta ostatuek emandako produktuekin osatutako saski erraldoia zozketatuz elkartasun zozketa antolatu dute Lesakan. San Anton igandean egin zuten zotz eta 4221 zenbakia suertatu da saritua. Arrano ostatuan saldua da eta irabazleak 948 627597 telefonora deitu behar du saria jasotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun