640 kiloko Euskadiko sokatira txapelketan ere indartsu hasi dira Beti Gazteko mutilak

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 21a, 18:00

Tiraldi guztiak irabazi zituzten urtarrilaren 20an Mungian jokatutako lehen jardunaldian

Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketan, 640 kiloko lehen jardunaldia jokatu zen Mungian (Bizkaia) urtarrilaren 20an. Pisu astunenean txapeldun izan ondotik bikain hasi dira honetan ere Beti Gazteko mutilak, tiraldi guztiak irabazi baitzituzten.

6 puntu eskuratu zituzten lesakarren ondotik bigarren postuan berdinduak gelditu ziren Murueta bizkaitarrak eta Ibarra Giouzkoarrak (4,5 puntu); laugarren Zuraide izan zen (3), bosgarren Txantrea eta azkena 6 Conceyos asturiarrak (puntu bat).

Emakumeek 540 kilotan lehen jardunaldia ere jokatu zen Mungian, baina Beti Gaztek ez du talderik atera kategoria honetan. Gaztedi nagusitu zen, Badaiotz, Ibarra eta Txantrearen aitzinetik.

Gizonezkoen 640 kiloko bigarren jardunaldia urtarrilaren 27an jokatuko da, oraindik zehaztu gabe dagoen leuken eta azken jardunaldia otsailaren 2an jokatuko dute Ibarran (Gipuzkoa) eta bertan erabakiko da txapela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun