Berako Musika eskolako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte datozen egunetan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 20a, 10:00

Haize-instrumentuen emanaldia asteartean eskainiko dute Berako Musika eskolako ikasleek.

Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dituzte datozen egunotan. Emanaldi guztiak arratsaldeko 6etan izanen dira Musika Eskolan. Hilaren 21ean, astelehenean, gitarra emanaldia eskainiko dute; hilaren 23an, asteazkenean, haize-instrumentuena (klarinetea, saxofoia, tronboia eta txirula); hilaren 28an, astelehenean, txistu eta tronpetaarena eta hilaren 29an, asteartean, perkusio entzunaldiak eskainiko dituzte Musika Eskolako ikasleek 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun