San Anton eguneko erromeria igandean ospatuko dute Lesakako Endara auzoan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 18a, 15:00
Argazkian ageri denez, ortzegunean ibili zen jendea San Antonen, baina igandean jendetza espero dute. Argazkia: Rafael Eneterreaga

Goizean mezak ospatuko dituzte baselizan eta arratsaldean dantzaldia eta eskulangileen azoka izanen dira Plaza Zaharrean eta udaletxeko arkupetan 

Lesakan, Zubietan, Erratzun, Goizuetan edo Elizondon ospatu zuten ortzegunean San Antton eguna. Lesakako Endara auzoan igandean ere segida izanen du ospakizunak, San Antongo erromeriarekin.

Igande goizean mezak izanen dira orduero (10:00, 11:00 eta 12:00), baita trikitixa doinuak, erroskila saltzaileak eta bertze hainbat kontu ere. Lesakatik eta inguruko herrietatik oinez, bizikletaz, zaldiz eta, batez ere, autoz hurbiltzeko ohitura handia izaten da.  Arratsaldean dantzaldia izanen da Plaza Zaharrean eta 16:00etatik 21:00etara eskulangileen azoka ere eginen dute Udaletxeko arkupetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun