Pisu astunean txapeldun suertatu ondotik 640 kiloko Euskadiko txapelketari ekinen diote Beti Gazteko mutilek

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 18a, 20:00
Euskadiko 640 kiloko lehen jardunaldia izanen du Beti Gaztek igandean.

Emakumeek, aldiz, ez dute talderik aterako 540 kilokoan

Euskadiko sokatira txapelketa joan den larunbatean abiatu zen eta Lesakako Beti Gazteko mutilek 680 kiloko txapela jantzi zuten Gernikan. Igande honetan Bizkaiara bueltatuko dira, 640 kiloko lehen jardunaldia jokatuko baita Mungian. Emakumeen 540 kiloko lehen jardunaldia ere jokatuko da, baina pisu honetan ez du talderik aterako Beti Gaztek.

640 eta 540 kiloko lehen jardunaldi hau igande goizeko 11:30ean hasita jokatuko da Mungiako Jose Antonio Agirre kiroldegian. Gizonezkoetan, Beti Gazterekin batera, Txantrea nafarrak, Murueta bizkaitarrak, Ibarra gipuzkoarrak, Ñapurrak eta Zuraide lapurtarrak eta Asturiasko (Espainia) 6 Conceyos lehiatuko dira.

Emakumezkoetan, Gaztedi (Bizkaia), Ibarra (Gipuzkoa), Badaiotz (Araba) eta Txantrea (Nafarroa) ariko dira.

Gizonezkoen 640 kiloko bigarren eta azken jardunaldia otsailaren 2an jokatuko dute Ibarran (Gipuzkoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun