Etxalarko Sute elkarteko urteko batzarra hilaren 20an eginen dute

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 18a, 14:00

Sute Elkarteak zenbait ikastaro ere eskaintzen ditu Etxalarren. Argazkietan, 2011n.

Igandean 09:30ean lehen deialdian eta 10:00etan bigarrenean 

Urtarrilaren 20an Etxalarko Sute Elkarteko batzar orokorra izanen da Kultur Etxean, igande goizeko 9:30ean lehenengo deialdian eta 10:00etan bigarrenean. Elkartetik gogorarazi dute mendiko suak itzaltzeko pala bereziak baserri hauetan daudela: Urritzokietan Zamudieneko-bordan, Larrapil-Sarrikun Iturraldeko-bordan, Lakain-Apezborron Arrineko-bordan, Orizkin Tolareko-bordan, Lurriztiederran Goinetxegaraian eta Gorosurretan Maisterreneko bordan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun