'Amatxiren istorioak' ipuin-kontaketa Beran ortziralean

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 15a, 07:30
Amaia Elizagoienen eskutik.

Liburutegian izanen da kontaketa, 18:00etan.

Amaia Elizagoien ipuin-kontalariaren eskutik, Amatxiren istorioak kontaketa izanen dute Beran urtarrilaren 18an, ortziralean. 60 minutuko saioa izanen da eta liburutegian, 18:00etan, dute hitzordua. Generoa, laguntasuna, bakardadea, gezurrak eta mitologia uztartzen dituen ipuina haur eta familiei bideratua da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun