Lorcaren eta Lauaxetaren lana biltzen duen ‘Ele’ ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 19an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 16a, 07:06
Lauaxeta eta Lorca idazleen lanak dituzte gidari ikuskizunean.

Jon Maia, Jesús Prieto Pitti, Ana Salazar eta Gorka Hermosa izanen dira protagonista Harriondoan

Garcia Lorca andaluziarraren eta Lauaxeta euskaldunaren ibilbidea nolabait biltzen duen ‘Ele’ ikuskizuna eskainiko dute urtarrilaren 19an, larunbatean 19:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Jon Maia, Jesus Prieto Pitti eta Gorka Hermosa dira emanaldiko protagonistak. Ikuskizunerako sarrerak 8 eurotan salgai daude Telletxea eta Xagu liburudendentan eta Turismo Bulegoan.

Lauaxeta eta Lorca bi idazle, poeta ikoniko dira bere kulturetan. Bi figura handi hauei heriotza modu berean etorri zitzaien, biak urte beteko aldean fusilatuak izan ziren diktaduraren hastapenetan. Biak gazte, biak beren bizitzaren udaberrian. Biak hil ziren askatasunaren borrokan. Bata Andaluziako lurretan jaio zen poeta errepublikarra izan zen, bestea euskal lurrean jaiotako poeta abertzalea.

Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela. Obra honek bi poeten lanaren hariaren gidaritzapean, hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliko ditu hain desberdinak dirudigun kulturek eta herriek nola poesiaren eta artearen bidez bizitzaren balore sakonetan bat egin dezakegun adierazteko. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreetaz ariko da, bi poeta hoiek iraganetik orainera ekarriaz.

Euskal Herrian gatazka urtetan bizi izan dugun gizarte banaketa kulturala argia emango dion bi poeta handi hauen besarkada izanen da.

Jon Maia bertsolari zumaiarra, Jesus Prieto Pitti Avilako gitarrajolea, Gorka Hermosa akordeoilaria (hiruek Hezuk Beltzak taldea osatzen dute) eta Kadizko Ana Salazar flamenco dantzaria dira ikuskizuneko protagonista.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun