Berako zahar-etxeak Biok bentak antolatutako Gabonetako txapelketa irabazi du

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 10a, 17:13
Zahar-etxeko erabiltzaileak saria eskuetan dutela

Herritarren eta zahar-etxeko langileen laguntzaz egin duten lanari esker 400 euro irabazi dituzte

Berako zahar-etxeak Biok bentak antolatutako Eguberrietako dekorazio txapelketan parte hartu du. Txapelketan parte hartzeko baldintza Biok bentara Gabonetako argazki bat bidaltzea zen. Facebook bidez erabaki zuten irabazlea, 'gustuko dut' kopurua kontuan hartuz. Gehien zituena Berako zahar-etxekoa izan zen.

Argazkia ateratzeko, aitzinetik, amatxi bat Ane Igartiburuz eta atatxi bat Ramon Garciataz mozorratu eta 'La Puerta del Sol' marraztu zuten. Herritarrek utzitako arropekin eta zahar-etxeko langileen laguntzarekin argazki ederra lortu zuten, 400 euro irabazteko bide eman ziena. 

Zahar-etxetik argazkia gustuko izan eta 'gustuko dut' sakatu duten guztiak eskertu nahi izan dituzte: «zuek gabe ilusio hau ez zen posible izango». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun