Larunbat honetan eginen da Baztan-Bidasoko ekoizleen urteko lehenbiziko merkatua Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 10a, 14:00

10:30etik 12:30era Rikardo Baroja eskolako arkupeetan inguruko ekoizleen produktuak erosteko aukera izanen da.

Gasna, ogia, euskal zerrien produktuak, eztia, arrautzak, sagardoa, zukuak, ukenduak... Baztan-Bidasoaldeko hainbat ekoizleren produktuak erosten ahal izanen dira larunbat honetan. Berako Udalak herritarrei eta bisitarei joateko gonbidapena luzatu die, «tokiko garapenaren alde» eta «bertako eta kalitateko produktuak erosiz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun