Berako baserri abandonatu batean sute ttiki bat izan da

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 3a, 16:28

Sute ttiki bat izan da.

Barruan pertsona bat sua itzali nahian zebilen.

12:30 aldera gertatu da ezbeharra. Berako baserri abandonatu batean sute ttiki bat gertatu da. Diario de Noticiasek adierazi duenez barruan sua itzali nahian ari zen norbait zegoen eta zauritu gabe ateratzea lortu du. Oronozko suhiltzaileek eta Berako suhiltzaile boluntarioek itzali dute sua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun