Bortzirietako Mankomunitateak hondakinen prebentzioaren kanpainan sarituak jakinarazi ditu

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 5a, 09:50
Kanpainaren arrakasta tarteko lau sari berezi gehiago banatu dituzte.

Parte-hartzaileak eskertu nahi izan dituzte «etxeko poltsa edo bildukiarekin erosketak egiteko ohitura zabaltzen laguntzeagatik».

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak hondakinen prebentzioa bulkatzeko helburuz abiaturiko kanpainaren harira egindako zozketako sarituak nor diren jakinarazi du.

50 euroko 15 erosketa-txartelen irabazleak honakoak izan zira: Larraitz Artola, Eba Odriozola, Edurne Almandoz, Asun Berrueta Goia, Milagros Pikabea, Arantxa Portu, Miguel Zubieta, Aiert Retegi, Santi Telletxea, Maite Ortega, Alberto Retegi, Jesus Apeztegia, Mari Telletxea, Begoña Taberna eta Mari Carmen Goñi.

Irabazleek Mankomunitatera deitu beharko dute erosketak egiteko denda zerrendaren berri izateko. 

100 euroko lau sari

Kanpainaren arrakasta ikusirik, lau sari berezi gehiago ematea erabaki dute; 100 euroko balioa dute lau erosketa-txartel, alegia. Rafa Suarez, Pilar Baleztena, M. Asun Ameztoi eta J. Luis Oskozendako izan dira azken horiek. 

Horrekin guztiarekin, hondakinen prebentzioaren kanpainaren harira, Bortzirietako dendetan gastatzeko 1.150 euro banatu ditu Mankomunitateak. 

Antolatzaileek parte-hartzaileak eskertu nahi izan dituzte «etxeko poltsa edo bildukiarekin erosketak egiteko ohitura zabaltzen laguntzeagatik».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun