Urtea mendi bizikletan bukatu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 3a, 07:26

Abenduaren 31n  Katea-Bike dendaren deialdiari hainbat txirrindulazalek erantzun zion

Urtea mendi bizikletan bukatzeko deialdi berezia egin dute aurten ere Beran. Abenduaren 31n, astelehen goizean izan zuten hitzordua Katea-Bike denda atarian. Eguraldi bikaina izan zuten eta herriko behelainoa gainditu zutenean, eguzkia izan zuten Ibardin aldean. Gero, hamarretako bikaina egin zuten Ibardingo Mendiko sagardotegian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun