Bortzirietako neska pilotarien topaketa egin dute lehen aldiz Arantzan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 2a, 07:00

Hamar pilotarik parte hartu dute joan den urte hondarrean egindako elkarretaratzean

Gero eta neska gehiago ari dira esku pilotan Bortzirietan, 12 Arantza, Lesaka eta Etxalarren. Talde polita denez eta nesken kirolari, pilotari eta nesken pilotari bultzada emateko, elkar ezagutzeko eta harremanak sortzeko, Arantzako neska pilotarien gurasoek antolatuta, Bortzirietako neska pilotarien topaketa egin zuten abenduaren 29an. Argazkiak: Jon Martinez

Giro polita izan zuten eta hamar pilorari elkartu ziren: Kattin Madariaga, Saioa Etxegarai, Ainhize San Juan, Maddalen Arenas eta Helene Altzuri arantzarrak, Laida Taberna, Amaiur Martinez eta Ainitze Martinez lesakarrak eta Julene Danboriena eta Aia Mitxeltorena etxalartarrak. Goizean, jokoak egin zituzten eta ondotik, Emakumearen Memoriaren Baratzean sagarrondo bat landatu zuten. Gero, pilotariek eta familiakoek elkarrekin bazkaldu zuten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun