Patxi Vilak hitzaldia eskainiko du abenduaren 29an Berako Kultur Etxean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 28a, 12:52
Ohikoa bihurtu da Patxi Vilaren urte bukaerako solasaldia Beran. Argazkian 2016koa.

Urtebeko bizipenak azalduko ditu txirrindulari ohi eta Bora taldeko zuzendariak larunbatean 18:00etan hasita

Patxi Vila Berako txirrindulari ohi eta Bora txirrindulari taldeko zuzendaria denboraldiko errepasoa eginez solasaldia eskainiko du abenduaren 29an, larunbat arratsaldeko 6etan Berako Kultur Etxean, Gure Txokoa elkartearen eskutik.

Patxi Vila txirrindulari profesional izandakoa eta azken urteotan Bora taldeko zuzendarietako bat izan da, tartean Peter Sagan bezalako txirrindulari handien prestatzailea, hizlari izanen da Gure Txokoa elkarteak antolatutako solasaldian. Arritxu Iribar, Euskadi Irratiko kazetaria izanen da gonbidatu berezia.

Hitzaldi-solasaldia izanen da, hau da, entzuleek galdetutakoak erantzunen ditu Patxik. Beren kezkak argitzen saiatuko da, beti ere, bere esperientzian oinarrituta, noski. Hitzaldia elebitan izanen da, hau da, euskaraz eta gazteleraz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun