Urteko azken zinema arratsaldea izanen dute abenduaren 30ean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 28a, 06:56
'Errementari' filma ikusgai izanen da igandean 18:00etan Harriondoan.

Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskaintzen ditu Tantirumairu ikastolak

Lesakako Tantirumairu Ikastola zinema arratsaldeak antolatzen hasi da, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Hilabeteko azken igandetan euskarazko filmen bi emanaldi eskaintzen ari dira eta abenduaren 30ekoa izanen da urteko azken saioa. Lehenbiziko saioa 16:30ean izanen da eta bigarrena 18:00etan.

Abenduaren 30ean, igandean 16:30ean ‘Paperezko hegazkinak’ filma eskainiko dute, adin guztietarako egokia. 18:00etan, berriz, ‘Errementari’ filma eskainiko dute, 16 urtetik goitikoei zuzendua. Emanaldi bakoitzaren sarrera 2 euro gostako da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun