«Eskerrak estrak hor dauden, Eguberriek gastu handia ekartzen baitute»

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 1a, 10:55
Laura Igantzi.

Laura Igantzi. Lesaka. 

Eguberriak jan, edan eta familia osoa elkartzeko aitzakiatzat ikusten ditu Laura Igantzik. Lesakarra izanik, gehien gustatzen zaiona Olentzero eguna da; «haurren ilusioarekin lotutako eguna izateaz gain, herritarrentzat tradizio handiko eguna da». Bertzalde, «diru kontuak» dira garai honetatik guttien gustatzen zaizkionak «eskerrak estrak hor dauden, gastu handia egiten baita egun horietan». Herritarrentzat Olentzero eguna garrantzitsua dela aipatu bezalaxe, Lauraren familiarentzat urtarrilaren 5a da tradizio egun. Izan ere, duela urte batzuk «etxeko ttikienei Erregeak etortzeko beraiek lo egon behar zirela erraten genien». Lesakarraren arabera, sei lehengusuak pentsatu gabe amatxiren gelan sartzen ziren Erregeek alde egina zutela erran arte. Nahiz eta urteak pasatu, politena «tradizio horrek bizirik segitzen duela» dela aitortu digu. Alde handia ikusten du orain dela 30 urteko eta gaur eguneko Eguberrien artean, batez ere ekonomikoa; «orduan baserrian zena jaten genuen eta, nire amaren garaian, paper eta arkatz bat oparitzea zen hoberena».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun