San Tomas egunez jokatutako lehian nagusitasunez gailendu zen
Berako Nerea Sorondo aizkolariak lehen aldiz irabazi zuen San Tomas egunez Donostiako Urrezko Kopa. Beratarrak erakustaldia eman zuen Trinitate plazan. 11 minutu eta 34 segundoko marka behar izan zuen 36 ontzako bortz enborrak mozteko, Irati Astondoa bigarrenak baino 2:05 gutxiago (13:39). Hirugarren Maika Ariztegi iturendarra izan zen (14:22); laugarren, Itxaso Onsalo aresoarra (14:22); eta, bosgarren, Xanta Sousa lesakarra (18:53).
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!