Gure Txokoa dantza-taldeko saskia 1.264 zenbakiari egokitu zaio

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 28a, 06:50
Irabazlea dantza-taldearekin harremanetan jarri beharko da, urtarrilaren 12a baino lehen.

Sariduna dantza taldearekin harremanetan jarri beharko da urtarrilaren 12a baino lehen.

Gure Txokoa dantza-taldeak aurten ere Gabonetako zozketa egin du. Abenduaren 26an, asteazkenean, atera zuten zozketa-txartel saritua eta jakinarazi dutenez, aurtengo zenbaki saritua 1.264a da. Zozketa-txartelean zenbaki hori duenak urtarrilaren 12a arteko epea du dantza-taldearekin harremanetan jartzeko. Elkarteko dantzariek jasotako laguntza eskertu nahi izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun