Eguberrietako kontzertua eskaini dute Berako abesbatzak eta txistulariek

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 26a, 11:28

 Abenduaren 22an Kultur Etxean 

Berako Abesbatzak eta txistulari taldeak Eguberrietako kontzertua eskaini zuten abenduaren 22an Kultur Etxean. Jon Abrilek bete zituen aurkezle lanak eta emanaldi ederra eskaini zuten abeslari eta musikariek.

Abesbatzak Agurra, Gurea da, Mendigoizaleak, Negra Sombra edo Agur Zuberoa bezalako abestiak kantatu zituen eta txistulariek, berriz, Pello Joxepe, Eguberriko Zortzikoa… Mari Jose Bergarak eta Julen Zelaietak Isidoro Fagoagari eskainita idatzitako abestia ere kantatu zuen Lanzek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun