Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko abenduaren 26a

Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak jokatu zituzten abenduaren 22an Lesakako udal pilotalekuan. Sari banaketan, Jokin Altuna eta Iñigo Martinez pilotariak izan ziren.

Emaitzak

Hauek izan ziren finaletako emaitzak:

Aurrebenjaminak: 

Ander Etxegarai eta Aritz Iparragirre (Arantza), 18 – Gorka Altzuguren eta Aritz Errandonea (Bera), 6.

Benjaminak:

Iñigo Ugalde eta Ander Pagola (Bera), 16 – Ekhiotz Iratzoki eta Xuban Lakar (Bera-Legasa), 18.

Alebinak:

Enaitz Bereau eta Unax Bereau (Lesaka), 15 – Amaiur Martinez eta Aimar Otxandorena (Lesaka), 18.

Infantilak:

Lander Lasaga eta Andde Maritorena (Etxalar-Bera), 22 - Eukeni Etxenike eta Beñat Etxabide (Igantzi-Lesaka), 10.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun