Sariei dagokienez, 3. eta 4. mailako ikasleak biltzen zituen A mailan, lehenbiziko saria Aitor Mitxelena Sunsundegik eskuratu du Mendiko ehiztariak idazlanarekin, bigarrena Oier Tapia Iturriak Bideojoko maltzurra ipuinarekin eta hirugarrena Ana Odriozola Goizuetak, Zooa ipuinarekin.
B mailan, (5. eta 6. mailak) lehen saria ex aequo izan da Onintze Iparragirre Irigoien eta Hegoi Silveira Arrietarentzat, Mariaren oparia eta Euriaren txoria ipuinekin; bigarren saria Saioa Orbegozo Arzuagak eskuratu zuen Egun zoragarria idazlanarekin eta hirugarrena Maitane Erkizia Arburuak, Jone naiz idazlanarekin.
Neska-mutikoek liburu batzuk jaso zituzten sari bezala. Horretaz gainera, bertze liburu batzuk ere zozketatu zituzten ortziraleko sari banaketan izan ziren partehartzaileen artean. Aitzinetik, Amaia Elizagoienek eta Irati Celestinok ipuin kontaketa egin zuten.