Bortzirietako Hiri-Hondakinen Mankomunitateak 'Zer non' aplikazioa sortu du

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 25a, 10:00

Aplikazioa erabilerraza eta praktikoa da.

Play storeko bilatzailean 'Bortziriak zer non' sartuz bila eta deskarga daiteke

Eguberrien bueltan sortzen diren hondakinak behar bezala kudeatzeko eta «zabor bakoitza behar den edukiontzi edo gunean uzteko» helburuz, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak 'Zer non' aplikazioa sortu du. Google Play storeko bilatzailean 'Bortziriak zer non' sartuz bilatu eta deskarga daiteke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun