Gure Txokoa dantza-taldeak izena emateko epea zabaldu du. Zerrendak urtero berritzen direnez, «aurten dantzetan ibili direnek ere, jarraitu nahi badute» izena eman beharko dutela jakinarazi dute.
2019an sei urte edo gehiago beteko dituen edonork eman dezake izena. Aurten ere, helduen taldearekin jarraitu nahi dute. Hortaz, 18 urtetik goitikoei ere parte hartzeko deia luzatu diete: «euskal dantzak berreskuratu, oroitarazi, ikasi, ezagutu eta sortu eginen ditugu».
Urtarrilaren 2a arte apunta daiteke
Izen-ematea zabalik da, asteazkenero 19:00 aldera Gure Txokoa elkartearen egoitzara joanez edo guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera idatziz apunta daiteke. Ikastaroa dohakoa da eta urtarrilaren 2a arte eman daiteke izena.