Baztan-Bidasoko artisauen azoka abenduaren 23an eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 21a, 13:18
Eskualdeko artisauak Argitsu elkartean bildu dira.

Haurrendako jokoak eta musika ere izanen dira, goiz eta arratsaldez

Baztan-Bidasoko artisauek osatutako Argitsu Elkarteak azoka eginen du Lesakan. Abenduaren 23an, igandean, 10:00etan plazaratuko dituzte beraien produktuak. Iluntzeko 17:30-18:00 arte produktuak ikusi eta erosteko aukera izanen da. Bien bitartean, haurrendako jokoak eta musika ere izanen dituzte eta produktu-sorta bat zozketatuko dute. 

Eskualdeko artisautza sustatzeko eta bere lana ezagutzera eman asmoz, urte honetako Aste Santuan egin zuen lehen agerraldia Argitsu elkarteak, Elizondon eta Urdazubin. Orain Lesakan izanen dute hitzordua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun