Txondorra Saria jaso du Pello Apezetxeak Iruñean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 21a, 14:30

Pello Apezetxea Txondorra Saria jaso ondotik, Iruñeko alkatearekin eta lagunekin

Herri kulturaren ikerketan eta zabaltzean egindako lana eskertu du Iruñeko Udalak eta Olentzeroren Lagunak elkarteak 

Ttipi-Ttapa Fundazioko presidente ere baden Pello Apezetxea Zubiri (Goizueta, 1932) etnografo, etnologo, idazle, Etxalarko apez eta ohorezko euskaltzainak Txondorra Saria jaso du abenduaren 21ean, ortzirale goizean Iruñeko Udaletxean: hiriburuko udalak eta Olentzeroren Lagunak elkarteak ematen dute saria, aurten laugarren aldiz.

Pello Apezetxeak, Joseba Asiron alkatearen eskutik jaso du Benito Goñik egindako eskultura. Ondotik, bi dantzarik ‘Olentzero dantza’ dantzatu dute, Hego Haizea txistu taldearen doinupean.

2015eko lehen edizioan Lesakako herriak olentzeroren ohitura mantentzeagatik eta Andoni Santamariak jaso zuten; 2016an Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoak jaso zuen, eta iaz, Juan Antonio Urbeltz etnografoak eta Marian Arregi emazteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun