Larunbat eta igande honetan Olentzero Irrisarri Landen izanen da

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 20a, 12:51
Txondorraren ondoan eskutitzak hartuko ditu Olentzerok.

Bi egunez neska-mutikoek Olentzerori eskutitzak emateko aukera izanen dute, 15:00etan txondorrean eta 17:00etan Jolastokin.

Urtarrilaren 2tik martxoaren 15era bitarte, itxita egonen da Irrisarri Land, baina Eguberri hauetan zabalik izanen dute. Egun bereziak izanen dira, gainera. Larunbat eta igande honetan, Olentzeroren bisita izanen dute eta neska-mutikoek eskuitzak emateko aukera izanen dute: 15:00etan txondorrean eta 17:00etan Jolastokin. Jakinarazi dutenez, Jolastokirako sartzea ordaindu gabe ere eskutitzak emateko aukera izanen dute hurbiltzen direnek.

Gainerakoan, Eguberrietako egunetan ordutegi bereziak izanen dituzte Irrisarri Landen. Abenduaren 24an eta 31n monitorea behar duten aktibitateetan 10:00etatik 14:00etara egonen da zabalik eta aitzinetik erreserba egitea beharrezkoa izanen da. Jolastoki, berriz, 18:00 arte irekita egonen da. Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, bertzalde, Jolastoki 10:00etatik 18:00etara irekia egonen da. Gainerako egunetan, parkea 10:00etatik 18:00etara zabalik egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun